TRANSKRIPZIOA
Ba zazpi urtekin asi nintzan Zarautzen entrenatzen ta amar urtekin konpetitzen asi nintzan. amaika urtekin Donostiko entrenatzaileak deitu ziaen entrenatzea juteko Donostira, ta oain an entrenatzet. Taldeka ta banakako tenporadak daude, ta biyak iteitut. Taldeka lau españako txapelketata junaiz ta banakakuak irutan eonaiz. Oain astian bost aldiz entrenatzet,ta indibidualeko tenporadako preparatzen ai naiz. Sakrifizio asko ekartzeu baño oso gustoa nao ta asko gustatzezait. Oain pelota, soka, uztaia, mazak ta zintakin ibiltze naiz. EUSKARA BATUAN
Zazpi urterekin hasi nintzen Zarautzen entrenatzen eta hamar urterekin lehiatzen hasi nintzen. 11 urterekin Donostiako entrenatzaileek deitu egin ninduten Donostiara joateko entrenatzera, orain han entrenatzen dut. Taldeka eta banakako tenporadak daude eta biak egiten ditut. Orain astean bost aldiz entrenatzen dut eta bakarkako tenporada prestatzen ari naiz. Sakrifizio asko ekartzen du, baina oso gustora nago eta asko gustatzen zait. Orain pelota, soka, uztaia, mazak eta zintarekin ibiltzen naiz.
0 Comentarios
|
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. ArchivosCategorías |