TRANSKRIPZIOA
Ba zazpi urtekin asi nintzan Zarautzen entrenatzen ta amar urtekin konpetitzen asi nintzan. amaika urtekin Donostiko entrenatzaileak deitu ziaen entrenatzea juteko Donostira, ta oain an entrenatzet. Taldeka ta banakako tenporadak daude, ta biyak iteitut. Taldeka lau españako txapelketata junaiz ta banakakuak irutan eonaiz. Oain astian bost aldiz entrenatzet,ta indibidualeko tenporadako preparatzen ai naiz. Sakrifizio asko ekartzeu baño oso gustoa nao ta asko gustatzezait. Oain pelota, soka, uztaia, mazak ta zintakin ibiltze naiz. EUSKERA BATUAN
Zazpi urterekin hasi nintzen Zarautzen entrenatzen eta hamar urterekin lehiatzen hasi nintzen. 11 urterekin Donostiako entrenatzaileek deitu egin ninduten Donostiara joateko entrenatzera, orain han entrenatzen dut. Taldeka eta banakako tenporadak daude eta biak egiten ditut. Orain astean bost aldiz entrenatzen dut eta bakarkako tenporada prestatzen ari naiz. Sakrifizio asko ekartzen du, baina oso gustora nago eta asko gustatzen zait. Orain pelota, soka, uztaia, mazak eta zintarekin ibiltzen naiz. Euskal Herriak zazpi probintzia ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea, Nafarroa Garaia eta Zuberoa. Bakoitzak bere hiriburua dauka: Araban, Gasteiz; Bizkaian, Bilbo; Gipuzkoan, Donostia; Lapurdin, Baiona; Nafarroa Beherean, Garazi; Nafarroa Garaian, Iruñea eta Zuberoan, Maule. Lurralderik handiena Nafarroa Garaia da, 10.421 km2 ditu. Lurralderik txikiena Lapurdi da, 855,7 km2 ditu. Nahiz eta Nafarroa Garaia lurralderik handiena izan, ez da biztanle gehien dituen probintzia. Biztanleak ez daude modu orekatuan banatuta, industrializatutako hirietan jende gehiago bizi da lan gehiago dagoelako. Udalerri kopurua hedadurarekin bat dator, baina ez dauka zerikusirik biztanle kopuruarekin, adibidez Nafarroan 272 udalerri daude eta 600.231 biztanle bizi dira, Bizkaian 53 udalerri daude eta 1.139.131 biztanle daude.
Euskal Herriak 3.005.670 biztanle ditu, 143,5eko dentsitatea du, 20.950,3 km2 ditu eta 685 udalerri daude. Zarautz, Gipuzkoako herri bat da eta 17,8km2 ditu. 2016. urtean, 23.117 biztanle zituen. PIERCING ETA TATUAJEAK
Gaurkotasun handia dauka gai honek. Izan ere, gaur egungo 16-18 urteko gazteek, hainbat tatuaje eta piercing egiten dituzte. Piercing-ak edozein adineko jendeak egin ditzake, tatuajeak egiteko, berriz, 16 urte behar dira eta gurasoen baimena eduki behar duzu. Gauza guztiek bezala, alde onak eta alde txarrak dituzte: Egia da piercing-ak toki askoetan egin daitezkela: belarrian, zilborrean, mingainean, ezpainean,... Baina infektatzen bada, zer egin behar da? Egunero ur oxigenatua eman bertan eta belarritakoa mugituz gero, sendatu egiten da. Beste alde on bat da, ez bazaizu gustatzen nola geratzen zaizun, kendu dezakezula, baina dirua alferrik gastatzen duzu. Tatuajeak oso politak geratu daitezke, baina itsusiak ere bai. Edozein motatakoa egin dezakezu eta nah iduzun tokian. Leku batzuetan beste batzuetan baina min gehiago egiten du. Adibidez, belarri atzean eta atzamarretan izugarrizko mina egiten duela esaten dute. Tatuajea ez bazaizu gustatzen, ezin dezakezu kendu piercing-ak bezala, betirako baitira. Nire iritziz, oso ondo dago tatuajeak eta piercing-ak egitea, baina egin aurretik oso ondo pentsatu behar da. Eta ziurtatu egin behar duzu profesional batek egiten dizula. NIRE AMONA Nire amonak Kontxi dauka izena. Otsailaren 13an jaio zen, 1946 urtean. Beraz, 70 urte dauzka. Ibarra izeneko herri batean jaio zen eta ez zuen anai-arrebarik. 1967 urtean nire aitonarekin ezkondu zen, Luis Mari izenekoa. Hurrengo urtean, nire ama jaio zen, 1968 urtean. Urte bat eta erdi geroago, beste alaba bat izan zuten, eta gero beste bi, bat neska eta beste bat mutila. 1981 urtean, Zarautzera etorri ziren bizitzera eta bertan bizi dira oraindik. 1997 urtean bere lehenengo biloba jaio zen, Maialen jarri zioten izena. Honen ondoren, 7 biloba gehiago izan zituen. Txikiak ginenean, gurasoak lanean bazeuden, berak zaintzen zigun. Esaterako, bere alaba gazteena, haren senarra eta bi bilobekin bizi da. Nire amonak 18 urte zituenean, idazkaria izate zen. Urte asko egon zen lan horretan. Urte batzuk beranduago, bulego batean hasi zen eta bertan egon zen jubilatu arte. 2013ko gabonak oso gogorrak izan ziren familia guztiarentzat. Zori txarrez, nire aitonari bat-bateko bihotzekoa eman zion eta hil egin zen. Guk bagenekien bihotza gaixo zuela eta desfibriladorea zuen. Hortik aurrera, hainbat arazo familiar etorri ziren. Baina pixkana pixkanaka, arazo guzti haiei aurre egin dio. 2016an, frantsesa ikasten hasi zen. Gaztea zenean, frantsesez oso ondo hitz egiten zuela esaten du berak. Ez zen egon denbora asko frantsesa ikasten. Denbora librea asko zuenez, euskaltegian apuntatzea erabaki zuen. Oraindik ere joaten da euskaltegira, eta pertsona asko ezagutu ditu bertan. Oso gustura joaten da, astean bi aldiz. Orain, euskal mitologia ari da ikasten eta bere mitorik gogokoena, Tartalorena da. Gaur egun, Zarautzen bizitzen jarraitzen du. Senarrik ez duenez, urtean bi edo hiru aldiz oporretara joaten da bera bakarrik eta jende asko ezagutzen du. |
AutorEscribe algo sobre ti mismo. No hay que ser elegante, sólo haz un resumen. Archivos
Junio 2017
Categorías |